Wednesday 17 February 2010
Iepa! Hemen gaude, jo ta fuego!
Asteburu honetan ere, larunbatean, kontzertua izango dugu gaueko 10etatik aurrera, Sfinters surf rock and roll taldearekin eta SIN Ermuko Punkrocker erromantikoekin. Ondoren, DJosebak dantzan jarriko gaitu lurrera erori arte. Plan paregabea, bai horixe.
Sunday 07 February 2010
Tallarra gaztetxia ez da gelditzen, horen froga aste honetarako ere prest
daukagun egitaraua.
-Astelehenean, otsailak 8: Filma emanaldia: "El mundo según Monsanto"
Arratsaldeko 7retan
-Asteartean, otsailak 9: 18:00tan gaztetxearen inguruko asanblada
informatiboa
-19:00tan Palindromoak egiteko tailerra Markos Gimenorekin
-Ostiralean, otsailak 12: "Trinomio caotico" antzerkia, Teatro Terror taldearen eskutik
1 files
Monday 01 February 2010
Esandako bezala, Tallarra ez da geratzen eta aste honetan ere egitarau xume bat eskeiniko dugu. Hasteko, astearte, asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 7retatik aurrera eta hiru partetan, Zeitgeist filmaren emanaldia egongo da, bere ondorengo eztabaida eta guzti. Ostiralean, gaueko 10etatik aurrera, luxu handiz, Lengua De Trapo bilbotarren kontzertu berezia izango dugu. Taldeak jada ez du emanaldirik eskaintzen, baina Tallarran jotzeko kantu batzuk prestatu dizkigute.
1 files
Sunday 31 January 2010
Ostiralean, Urtarrilak 29, 150 bat pertsonek manifestazioa burutu
genuen Eibarren, Tallarra gaztetxearen desaolojo arriskua salatzeko.
Gogorarazi behar da Asteazkenean eta inoako abisurik eman gabe, Eibarko
Udaltzaingoko 9 bat kidek gaztetxea hustarazteko saiakera egin zutela.
Udaletxeak ez dio inolako esplikaziorik ez eta abisurik eman gaztetxeko
asanbladari. Oraindik ere, nahiz eta asanbladako kideek informazioa argia
eskatu gaztetxean burutu nahi duten proiektuaren inguruan, ez da inolako
erantzunik jaso.
1 images
Wednesday 27 January 2010
Ostiral honetan, Urtarrilak 29, MANIFESTAZIOA burutuko dugu, 19:30etatik aurrera, Untzaga plazatik abiatuta, gune autogestionatuen alde, Tallarra gaztetxian defentsan!
Era berean, bihar ere arratsaldeko 18:00tan asanblada informatboa burutuko dugu Urkizuko parkean.
Gogorarazten dizuegu, aldi berean, aurretik planeatuta zeuden ekimenak mantentzen direla, Gaztetxea bizirik dago-eta!
1 images
Wednesday 27 January 2010
Gaur goizeko 7retan Eibarko Polizia Munizipalaren 9 bat kide azaldu dira gaztetxean, mailu handi bat eskuan zutela. "Venimos a desalojar" esan digute, inolako paper ofizial edo agindu judizialik erakutsi gabe. Ezetz erantzun diegu, noski. Gaztetxearen desalojoaren aurrean (gainera era ilegalean) ez genuela alde egingo esan diegunean alde egin dute. Bertan gaztetxea botatzeko prest zeuden hainbat hondeamakinek ere ospa egin dute momentuz...
Gogoratu gaur eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30 etan asanblada informatiboak egingo ditugula Urkizuko Parkean
Jeitsi komunikatua pdf formatuan
Tuesday 26 January 2010
Kasualitatez eta txiripaz enterau gara aste honetan tallarra gaztetxia bota nahi zebela! Inork inolako abisurik eman gabe makinak bidali nahi zittuen zuzen-zuzenian! Guk bertan jarraittukou, noski.
Bixarko aurreikusitta zeuan bideo emanaldixa bebai aurrera dijua. Honetaz gain
Eguardiko 12xetan eta arratsaldeko 18:30etan ASANBLADA INFORMATIBUA burutukou Urkizuko parkian. Agertu!
Friday 11 December 2009
Abenduak 17
BIDEO EMNALADIA: Move 35 años de historia
Abenduak 19
DENDA GRATIS!! 11:00etatik 14:00etara Untzagako plazan
Abenduak 30
Bazkaria eta ondoren kantautorea! izena emateko Badana dendan, Monteka tabernan edota e-mailera idatziz apuntatu abenduaren 27rarte duzue.
Friday 06 November 2009
urriak 30 antzerkia : Karakolaren gaua
AZAROKO EGITARAUA
"TIENDA GRATIS" : Nahi duzuna ekarri eta nahi duzuna eraman! azaroak 7 larunbata 12:00etatik 14:30etara Urkizuko parkean.
Thursday 08 October 2009
Hamentxe datorren astietako agenda!
astelehenero txalaparta ikastarua 19:00retan
Urriak 17
Kontzertua 22:00etan
TERROR Y MISERIA
KARKABA
KAOSARENERASOAK
Urriak 22
Dokumentala 20:00retan "Ni viejos ni traidores"
Frantziako Action Directe taldearen inguruan.
Urriak 29
Dokumentala 20:00retan "No acepto"
Euskal Herriko eta estatuko punk mugimenduaren inguruan.
| Next |