Admin

Tallarra Gaztetxea azaroaren 2an bota nahi dute!!!!

Eibarko Tallarra Gaztetxia duela ia 8 urte okupatu zen Martxoko goiz batean. Bertan burutu dira hainbat eta hainbat topaketa eta bilera, kontzertuen, hitzaldien, bideo-emanaldien zerrenda amaigabea izango litzateke. Beti ere ikuspegi antikapitalista eta asanbleario batetik lekua egin zaie hainbat eta hainbat proposamenei. Osasunaz, desarrollismoaz, musikaz, presoez, harremanez, patriarkatuaz... Gai guzti hauetaz eta beste askotaz aritu izan gara hitzaldi, eztabaida, bideo emanaldi eta bestelakoetan. Honela, kapitalismoaren itsaso zikin honetan irla txiki bat eraiki dugu autogestioaz eta asanbladaz baliaturik, astiro-astiro. Eibar bezalako herri batek hain beharrezko duen gune askea sortzen saiatu gara urte guzti hauetan zehar.
Iragan azaroan baina, Eibarko Udalak inongo baimen judizialik gabe, Tallarra Gaztetxian botatzia nahi izan zuen. Asanbladak aurre egin zion Udalari eta baimen judizialik gabe, ez zutela Tallarra botako argi geratu zitzaien. Lehen abisuaren ostean, 10 hilabetez Tallarra bixi-bixi egon da, pasa den astera arte. Iragan ostiralean, Udaletik gutun bat heldu zen eta honetan, bide legal guztiak agortuta, Tallarra gaztetxea azaroaren 2an botako dutela esaten zuten, goizeko 11etan.

Hau ikusita Tallarrako azken kontzertuak eta AZKEN JAIA egitea tokatzen da LARUNBAT honetan.

Urriak 23 22:00etatik aurrera:
Rekolekta para una birra
Costra Nostra
Clavo Oxidado

Taldeen kontzertuak izango dira eta ondoren DJak eta JAIA!
Animatu eta pasatu Gaztetxetik, lurreraino jausi arte dantzan egingo dogu eta!

Autogestioaz... TALLARRA BIZIRIK!!!!

[Read more...]