Admin

TALLARRA GAZTETXIA BOTATZEN DIHARDUTE!!!

divendres 03 desembre 2010

Eibarko Tallarra Gaztetxea botatzen dihardute

Gaur, abenduak 3, Eibarko Tallarra Gaztetxea botatzen dihardute, Eibarko Udalak hala eskatuta.
Atzo hasi ziren hau erausteko lanak, ateak apurtu eta leihoak botatzen. Gaur aldiz, Udalak kontratatutako enpresa batek eraikina botako du asanbleako kideei inongo abisurik eman gabe.

Tallarra bezelako gunek askeak aldarrikatzeko eta gaur eraikina botatzen dihardutela salatzeko manifestazioa deitu dute Gaztetxeko kideek. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Untzaga plazatik hasita.

TALLARRA gaztetxia bota dabe

Bai, 8 urte, 8 hilabete eta 24 egunez bertan egon garanak gara. Denbora guzti honetan gutariko askok, errespetua atean izan duen eta barruan askatasuna somatu izan den toki honetan eskolan baino gehixau iksasi dogula esan geinke. Zein esperientzi aberasgarrixa izan dan toki huts bati bizitza emotia, gauzak instituzioetatik kanpo gure kabuz eitxia!
Kultura altxor bat moduan ulertzen dogu eta altxor guztiak danon esku egotera bultzatzen zailatu gara. Ez dogu goi eta behe mailako kultura eta artistarik nahi izan, kultura bera nahi izan dogu. Horregatik toki honek diru goserik izan ez duen moduan ez dogu iñor diruz astu nahi izan, baiña bai ordea arreta on bat eta lapiko bero bat eskeiñi. Ez dira gutxi izan hemengo epeltasunean eta barazki artean izandako eztabaidak . Ondorio askotara eraman gaituzte eztabaida hauek eta aldi berean beste ideia asko mugi arazi dituzte gure barruetan, zenbat ikasten dan halakuetan! Baiña teoria soliekin ez da iñora juaten, eta honi praktika gehituz borroka gune izatera bultzatu dugu espazio hau, gizarte patriarkal kapitalista honetan bizirauteko borroka beharrezkoa ikusten dogulako, borroka hau norberarengandik hasten delarik gaur egun hain bultzatua den indibidualismoaren aurrean kolektiboki lan egiteari eta kolektiboaren barruan indibiduo bakoitzari eman diogu garrantzia.
Momentu gogorrak ere izan ditugu eta azkenaldian asko izan dira hauek ( udalaren desalojo mehatxua, argi mozketak eta honek ekarri dituen txapeoak...). Baiña guzti honetatik indartuta irten gara, aurre egin diogulako gureak diren tresnak erabiliz; legea haiena bada kalea gurea eta aginduak haienak badira asanbladak gureak (guztion hitza entzun eta erabiltzea). Momentuan momentuko bidea egin dugu oztopoak gaindituz, helburuak bete ahala hurrengoak finkatuz.
Guzti honengatik TALLARRA leku bat baiño gehiago da guretzat eta argi euki lau pareta hauek bota dituzuela baiña bihotzera heltzen diran gauzak ez dirala iñoiz hiltzen! Urte guzti hauetan hazi asko bota ditugula eta goazen tokira joanda gutariko bakoitzak hauek eraingo ditugula! Laisterarte....
Maitasunez eta amorruz...
Tallarra gaztetxia


AZAROAK 2-AN DANOK TALLARRARA!!

dijous 28 octubre 2010

Goizeko hamaiketarako dao ipinita ordua.11,30-etan konzentrazinua egongo da Urkizuko parkian ( bus parada parian), eta arratsaldian berriz manixa eingo da, Untzagatik hasita, 7-retan.

Animatu eta gerturatu bertara. TALLARRA BIZIRIK!!!


Tallarra Gaztetxea azaroaren 2an bota nahi dute!!!!

divendres 22 octubre 2010

Eibarko Tallarra Gaztetxia duela ia 8 urte okupatu zen Martxoko goiz batean. Bertan burutu dira hainbat eta hainbat topaketa eta bilera, kontzertuen, hitzaldien, bideo-emanaldien zerrenda amaigabea izango litzateke. Beti ere ikuspegi antikapitalista eta asanbleario batetik lekua egin zaie hainbat eta hainbat proposamenei. Osasunaz, desarrollismoaz, musikaz, presoez, harremanez, patriarkatuaz... Gai guzti hauetaz eta beste askotaz aritu izan gara hitzaldi, eztabaida, bideo emanaldi eta bestelakoetan. Honela, kapitalismoaren itsaso zikin honetan irla txiki bat eraiki dugu autogestioaz eta asanbladaz baliaturik, astiro-astiro. Eibar bezalako herri batek hain beharrezko duen gune askea sortzen saiatu gara urte guzti hauetan zehar.
Iragan azaroan baina, Eibarko Udalak inongo baimen judizialik gabe, Tallarra Gaztetxian botatzia nahi izan zuen. Asanbladak aurre egin zion Udalari eta baimen judizialik gabe, ez zutela Tallarra botako argi geratu zitzaien. Lehen abisuaren ostean, 10 hilabetez Tallarra bixi-bixi egon da, pasa den astera arte. Iragan ostiralean, Udaletik gutun bat heldu zen eta honetan, bide legal guztiak agortuta, Tallarra gaztetxea azaroaren 2an botako dutela esaten zuten, goizeko 11etan.

Hau ikusita Tallarrako azken kontzertuak eta AZKEN JAIA egitea tokatzen da LARUNBAT honetan.

Urriak 23 22:00etatik aurrera:
Rekolekta para una birra
Costra Nostra
Clavo Oxidado

Taldeen kontzertuak izango dira eta ondoren DJak eta JAIA!
Animatu eta pasatu Gaztetxetik, lurreraino jausi arte dantzan egingo dogu eta!

Autogestioaz... TALLARRA BIZIRIK!!!!

[Read more...]

1 files


ASANBLADA EGUNA ALDATU DOGU!!!

divendres 08 octubre 2010

Iepa gaztiok,

Udia amaitziakin batera epealdi berri bat hasi da danondako eta Tallarran bebai.. Hori dela eta, asanblada eguna aldatzia pentsau gendun eta oin OSTIRALETAN 6etan bilduko gara TALLARRAK BIZIRIK JARRAITZEN DABELAKO! eta gero poteau ahalko dozulako. Animau zaitte ta ia bertan ikusten dogun elkar!

[Read more...]


Hementxe gaude oraindik!

dimecres 08 setembre 2010

Tallarra gaztetxia oraindik bizirik dau!

Asanbladak asteartero 7retan Gaztetxian. Agertu eta parte hartu!

[Read more...]


KONTZERTUA EKAINAREN 19an

divendres 18 juny 2010

LOKURA PREMATURA Eibartik
COLD REVENGE Bergaratik
REAS Valladolidetik

21:30etan Tallarra gaztetxian

TALLARRA BETI AURRERA!!!

[Read more...]


NAPOKA IRIA kontzertuan ekainaren 2an

dimarts 01 juny 2010

GAUEKO 9etan.
Pintxuak egongo dira euro baten, ez larritxu afarixakin.

TALLARRA BIZIRIK

[Read more...]


KONTZENTRAZIÑUA EPAITEGIXAN 7 GAZTE AUZIPERATU DITXUELAKO

dimecres 26 maig 2010

Apirilak 16an "CASA CARRAL" okupatu zan. AUKERA inmobiliariako FERMIN TXURRUKAK denuntzia jarri eta ertzainek desalojatu zuten. Orain 7 gazte daude auziperatuak "ondarearen eta gizarte/ekonomiaren aurkako delitupian.

MAIATZAK 27, OSTEGUNA, 10:00etatik 12:00etara KONTZENTRAZIÑUA EPAITEGI PARIAN. EIBARREN.

OKUPAZIOA DELITUA BADA GORA DELINKUENTZIA!!!

[Read more...]

1 files


Kontzertua Larunbatean!

dimecres 17 febrer 2010

Iepa! Hemen gaude, jo ta fuego!

Asteburu honetan ere, larunbatean, kontzertua izango dugu gaueko 10etatik aurrera, Sfinters surf rock and roll taldearekin eta SIN Ermuko Punkrocker erromantikoekin. Ondoren, DJosebak dantzan jarriko gaitu lurrera erori arte. Plan paregabea, bai horixe.

[Read more...]


Otsaileko bigarren asteko egitaraua

diumenge 07 febrer 2010

Tallarra gaztetxia ez da gelditzen, horen froga aste honetarako ere prest
daukagun egitaraua.

-Astelehenean, otsailak 8: Filma emanaldia: "El mundo según Monsanto"
Arratsaldeko 7retan

-Asteartean, otsailak 9: 18:00tan gaztetxearen inguruko asanblada
informatiboa
-19:00tan Palindromoak egiteko tailerra Markos Gimenorekin

-Ostiralean, otsailak 12: "Trinomio caotico" antzerkia, Teatro Terror taldearen eskutik


[Read more...]

1 files


Font RSS