Admin

Manifestazio jendetsua ostiralean

Ostiralean, Urtarrilak 29, 150 bat pertsonek manifestazioa burutu
genuen Eibarren, Tallarra gaztetxearen desaolojo arriskua salatzeko.
Gogorarazi behar da Asteazkenean eta inoako abisurik eman gabe, Eibarko
Udaltzaingoko 9 bat kidek gaztetxea hustarazteko saiakera egin zutela.
Udaletxeak ez dio inolako esplikaziorik ez eta abisurik eman gaztetxeko
asanbladari. Oraindik ere, nahiz eta asanbladako kideek informazioa argia
eskatu gaztetxean burutu nahi duten proiektuaren inguruan, ez da inolako
erantzunik jaso.

[Read more...]

Esan beharra dago hainbat eta hainbat herritarrek bere sustengua adierazi
diotela Tallarra gaztetxeari eta defendatzen duen eredu autogestionario,
partehartzaile eta asanblearioari. Horren erakusle dira atzoko
manifestazioa eta baita ostegunean eta ostiralean burutu ziren asanblada
informatiboetan 60 pertsonatik gora agertu izana.

Inoiz baino gogo handiagoz, gaztetxeak aurrera darrai eta
hurrengo asterako hainbat ekimen antolatzen ari dira.

595,53 KB